domingo, 14 de diciembre de 2008

Joko didaktikoen jardueraren hausnarketa

Jarduera honetan bi joko didaktiko aztertu eta baloratu ditugu (Giza gorputza eta Errefuxiatuak) guk ezarritako irizpide batzuk jarraituz. 

Horretarako, lehenik software hezigarriei buruzko bi testu irakurri genituen bakarka (Concepción del software educativo. Marqués P. (2001) eta Concepción del software educativo desde una perspectiva pedagógica. Ríos, P. (2001)).
 Ondoren, irakasleak joko didaktiko batzuk utzi zizkigun aukeran eta  horietatik aipatutako biak hautatu genituen. 

Hurrengo klase orduan, joko bat didaktikoa eta ona izan dadin bete behar dituen irizpideak zerrendatu genituen. Lan hau 
burutzeko, taldekide guztiek gure iritzia eman genuen horrela adostutako zerrenda bat osatzeko. Hala ere, gure ideiez gain testutako ideiak ere kontuan hartu genituen. Lan hori bukatu ondoren, jokoetara jolastu genuen eta guk ezarritako irizpideak zein neurritan betetzen zituzten aztertu genuen. Azken hau taula bat betez burutu genuen. 

Lan hau burutzeko ez genuen arazorik eduki baina irizpideak erabakitzerako orduan desadostasun txiki bat eduki genuen. Taldekide baten ustetan, joko didaktikoek talde lana bultzatu beharko lukete. Hori lortzea oso zaila zela iruditzen zitzaigun besteei, ordenagailutako jokoak normalean bakarka jolastekoak izaten baitira eta nahiz eta pertsona bat baino gehiago jarri   ordenagailu berean jolasten, ezin duzulako ziurtatu denek modu berean parte hartuko dutenik. Beraz, nahiz eta ideala litzatekeen jokoak talde lana bultzatzea, gure irizpide zerrendan ez jartzea adostu genuen.

No hay comentarios: