







ZER EGIN DUGU?
Praktika hau hiru zati ezberdinetan banatua dago:
1) Lehenengo zatian, DBHko lehen zikloko irakasgaietan bost ordu gehigarri banatzea.
2) Ordu banaketa bati buruzko gure iritzia azaltzea.
3) Errefortzu orduak izeneko irakasgaia sortzeaz dugun iritzia ematea.
NOLA ANTOLATU DUGU LANA?
Eztabaida bat egin genuen galderak erantzuteko. Taldekide bakoitzak bere argudioak eta iritziak plazaratu zituen eta guztion artean, batzutan bozketa bidez, akordio batera iritsi ginen.
Esan bezala eztabaidak sortu ziren taldekideen artean. Hasteko, erlijioa ikasgaiaren inguruan. Izan ere, ez baitgenekien zein eduki barneratzen zituen irakasgai horrek. Taldekide baten ustez, ikasgaiak etika barneratuko balu, astean eskainitako ordu kopurua egokia izango litzateke. Gauza bera, kristautasunean zentratu ordez, beste erligio batzuk ere jorratuko balitu, beste taldekide batzuen esanetan.
Tutoretzarekin ere eztabaida sortu zen batzuen ustetan irakasgai honi ordu gehiago eskaini beharko zitzaizkiolako. Ikasleak orientatzeaz gain, klaseko giroa hobetzen lagundu beharko luke tutoretzak (iradokizunak, bidaiak antolatu...).
Taldekide bat ordea, bere esperientzia txarra dela eta, tutoretza beharrezkoa ez dela zioen. Bere ustez, tutoretzarik ez balego, beste gai aberasgarriagoak landu beharko lirateke, etika adibidez. Arazo hau, borketa bidez konpondu genuen eta denon artean tutoretzari ordu bat gehiago ematea erabaki genuen.
Hurrengo arazoa plastika ikasgaiarekin sortu zitzaigun. Kasu honetan Arte Ederrak ikasi dituen teldekide bat izateak pisu handia izan du. Bere aburuz, gaur egungo hezkuntza sistema gehiago bideratzen da lan mundura eta ez ordea pertsonaren garapenera. Horregatik eman nahi zizkioten, berak eta beste batek, bi ordu plastikari.
Hirugarren bat dudan zegoen plastikari bi orduak eman edo ordu hauek plastika eta musikaren artean banatzearen artean. Izan ere, musikak ere pertsona garatzeko balio duela esaten baitzuen.
Azkenik, laugarren taldekide bat ez zegoen ados plastikari bi ordu oso ematearekin lan mundura begira jarriz ez zuelako natur, gizarte, etab. gisako asignaturak bezain garrantzitsu ikusten.
Beraz, akordio batera iristeko bost orduak ordu bateko saiotan banatu genituen eta, ahal zen neurrian, guztion gustura antolatu.
Beste bi ariketetan ez genuen arazorik izan erabateko adostasuna izan baikenuen.
