miércoles, 17 de diciembre de 2008

Ikasgaiean landutako tresnen balorazioa

Ikasgai honetan zehar ikusi ditugun tresnen artean bloga, wikia, google docs, sites eta slideshare-a daude. Horietatik bloga izan da gehien erabili duguna, bertan egin ditugulako hausnarketak  besteak beste. 

Ondorengo lerroetan tresna bakoitzaren balorazioa egingo dugu:

Blog-a:
Ezaguna zen guretzat (taldekide batek jada bazuen bere futbol taldearena) eta ondorioz ez dugu aparteko zailtasunik izan. Hezkuntzarako erabilgarria den tresna bat iruditzen zaigu, ikasleari interneten ibiltzea oztopatu gabe,  bere ikasketak aurrera eraman ditzakelako blog-a modu egokian
 erabiliz.
 Gainera irakasleentzat ere erabilgarria izan daitekeela pentsatzen dugu, beste irakasle eta hezkuntzako adituekin kontaktuan egoteko  balio duelako (beraien esperientzien berri izan, informazioa jaso, ariketak proposatu etab.).

 Google docs:
 
Ezezaguna genuen tresna hau eta oso interesgarria iruditu zaigu batez ere talde lanak egiteko. Gainera beste ikasgaietako lanak egiteko baliagarria izan zaigu. Tresna oso erabilgarria da hezkuntzan ikasleen talde lanetarako, taldekide bakoitzak eraldatu dezakeelako dokumentua. Hala era, irakasleentzat ez diogu erabilgarritasun handirik ikusten, taldeko erabakiak hartzeko bilerak egitea aproposena iruditzen zaigulako. 
Tresna honi ikusten diogun arriskurik handiena, indibidualismoa bultza dezakeela da. Azken finean, taldekideak denbora izanez gero, lana egiteko elkartzea egokiagoa da.

Wiki-ak:
Tresna hau ere ezezaguna zen guretzat, nahiz eta wikipedia ezagutu. Hezkuntzan erabilgarria suertatu daiteke ikastetxeen arteko elkarrekintza bultzatzeko. Horrela, ikasleek beren lanak interneten eskegi ditzakete gainontzeko ikasleek ikus dezaten eta parte hartu dezaten. Hezkuntzatik kanpo ere, kultura aberasteko balio du, adibidez, jendeak proposaturiko liburuak eta hauen balorazioak ezagutzeko.

Sites:
Aurretik ezagutzen genituen tresna batzuen antzekoa da, msn spaces, blogger... Hori dela
 eta, besteak erabiltzen ditugunez, ez zaigu hain erabilgarria egin.

Slideshare:
Tresna hau ere ez genuen ezagutzen eta egokia iruditu zaigu blog eta beste orri batzuetan power pointak eta bestelako dokumentu batzuk igotzeko. Horrela, blogak kreatiboago eta pertsonalizatuago bihur daitezke.

Esan beharra dago, gure adinarengatik agian, ohituta gaudela antzeko tresnak erabiltzera, hala nola, fotolog-a, facebook, tuenti, myspace... Hori dela eta, ez zaigu zaila egin klasean ikusitakoen funtsa ulertzea. Hala eta guztiz ere, batzuk ( docs, wikia eta slideshare) ezezagunak ziren guretzat eta oso erabilgarriak iruditu zaizkigu.

No hay comentarios: