miércoles, 17 de diciembre de 2008

Ikasgaiean landutako tresnen balorazioa

Ikasgai honetan zehar ikusi ditugun tresnen artean bloga, wikia, google docs, sites eta slideshare-a daude. Horietatik bloga izan da gehien erabili duguna, bertan egin ditugulako hausnarketak  besteak beste. 

Ondorengo lerroetan tresna bakoitzaren balorazioa egingo dugu:

Blog-a:
Ezaguna zen guretzat (taldekide batek jada bazuen bere futbol taldearena) eta ondorioz ez dugu aparteko zailtasunik izan. Hezkuntzarako erabilgarria den tresna bat iruditzen zaigu, ikasleari interneten ibiltzea oztopatu gabe,  bere ikasketak aurrera eraman ditzakelako blog-a modu egokian
 erabiliz.
 Gainera irakasleentzat ere erabilgarria izan daitekeela pentsatzen dugu, beste irakasle eta hezkuntzako adituekin kontaktuan egoteko  balio duelako (beraien esperientzien berri izan, informazioa jaso, ariketak proposatu etab.).

 Google docs:
 
Ezezaguna genuen tresna hau eta oso interesgarria iruditu zaigu batez ere talde lanak egiteko. Gainera beste ikasgaietako lanak egiteko baliagarria izan zaigu. Tresna oso erabilgarria da hezkuntzan ikasleen talde lanetarako, taldekide bakoitzak eraldatu dezakeelako dokumentua. Hala era, irakasleentzat ez diogu erabilgarritasun handirik ikusten, taldeko erabakiak hartzeko bilerak egitea aproposena iruditzen zaigulako. 
Tresna honi ikusten diogun arriskurik handiena, indibidualismoa bultza dezakeela da. Azken finean, taldekideak denbora izanez gero, lana egiteko elkartzea egokiagoa da.

Wiki-ak:
Tresna hau ere ezezaguna zen guretzat, nahiz eta wikipedia ezagutu. Hezkuntzan erabilgarria suertatu daiteke ikastetxeen arteko elkarrekintza bultzatzeko. Horrela, ikasleek beren lanak interneten eskegi ditzakete gainontzeko ikasleek ikus dezaten eta parte hartu dezaten. Hezkuntzatik kanpo ere, kultura aberasteko balio du, adibidez, jendeak proposaturiko liburuak eta hauen balorazioak ezagutzeko.

Sites:
Aurretik ezagutzen genituen tresna batzuen antzekoa da, msn spaces, blogger... Hori dela
 eta, besteak erabiltzen ditugunez, ez zaigu hain erabilgarria egin.

Slideshare:
Tresna hau ere ez genuen ezagutzen eta egokia iruditu zaigu blog eta beste orri batzuetan power pointak eta bestelako dokumentu batzuk igotzeko. Horrela, blogak kreatiboago eta pertsonalizatuago bihur daitezke.

Esan beharra dago, gure adinarengatik agian, ohituta gaudela antzeko tresnak erabiltzera, hala nola, fotolog-a, facebook, tuenti, myspace... Hori dela eta, ez zaigu zaila egin klasean ikusitakoen funtsa ulertzea. Hala eta guztiz ere, batzuk ( docs, wikia eta slideshare) ezezagunak ziren guretzat eta oso erabilgarriak iruditu zaizkigu.

domingo, 14 de diciembre de 2008

Joko didaktikoen jardueraren hausnarketa

Jarduera honetan bi joko didaktiko aztertu eta baloratu ditugu (Giza gorputza eta Errefuxiatuak) guk ezarritako irizpide batzuk jarraituz. 

Horretarako, lehenik software hezigarriei buruzko bi testu irakurri genituen bakarka (Concepción del software educativo. Marqués P. (2001) eta Concepción del software educativo desde una perspectiva pedagógica. Ríos, P. (2001)).
 Ondoren, irakasleak joko didaktiko batzuk utzi zizkigun aukeran eta  horietatik aipatutako biak hautatu genituen. 

Hurrengo klase orduan, joko bat didaktikoa eta ona izan dadin bete behar dituen irizpideak zerrendatu genituen. Lan hau 
burutzeko, taldekide guztiek gure iritzia eman genuen horrela adostutako zerrenda bat osatzeko. Hala ere, gure ideiez gain testutako ideiak ere kontuan hartu genituen. Lan hori bukatu ondoren, jokoetara jolastu genuen eta guk ezarritako irizpideak zein neurritan betetzen zituzten aztertu genuen. Azken hau taula bat betez burutu genuen. 

Lan hau burutzeko ez genuen arazorik eduki baina irizpideak erabakitzerako orduan desadostasun txiki bat eduki genuen. Taldekide baten ustetan, joko didaktikoek talde lana bultzatu beharko lukete. Hori lortzea oso zaila zela iruditzen zitzaigun besteei, ordenagailutako jokoak normalean bakarka jolastekoak izaten baitira eta nahiz eta pertsona bat baino gehiago jarri   ordenagailu berean jolasten, ezin duzulako ziurtatu denek modu berean parte hartuko dutenik. Beraz, nahiz eta ideala litzatekeen jokoak talde lana bultzatzea, gure irizpide zerrendan ez jartzea adostu genuen.

jueves, 11 de diciembre de 2008

Euskararen hedapena teknologia berrien bitartez

Artikulu hau aurkitu dugu interneten eta euskararen etorkizuna interesatzen zaigunez zuekin konpartitu nahi dugu:


Euskararen hedapena teknologia berrien bitartez

2003-07-09 / 07:01 / Ainhoa Beola Olaziregi
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, Teknologia berriak eta euskararen erronka: hizkuntza gutxituen hedapena teknologia berrien bitartez ikastaroa eman berria da XXII. uda ikastaroetan. Bertan, Teknologia berrien aurrean, euskararen eta hizkuntza gutxituen erronken inguruko mahaingurua antolatu da. Han esandakoak dituzu artikulu honetan bilduta.
Mintegian, euskara aztergai izanda edo hizkuntza beikular izanda, lantzen aritu diren proiektuak eta sortzen ari diren erreminta zein aplikazioak ezagutu ahal izan dira. Era berean, euskararen eta hizkuntza gutxituen erronka, teknologia berrien aroan zein den, aztertu ahal izan da.
Hizkuntzaren normalizazioan, eta euskararen normalizazioan, aspalditik lantzen hasiak izan gara hizkuntzaren ezagutza, bai hezkuntza sisteman integratuz, bai eta euskalduntze zein alfabetatzean arituz. Era berean, hamar urte badira lan mundua eta udalerrien hizkuntza-erabilerarekin lotuta euskalduntzen ere urratsak eman zirela.
Hizkuntza bat normalizatuko bada, gizarteko esparru eta baliabide guztiak integratuz, hizkuntzaren presentzia bertan bermatzea ezinbestekoa da. Honengatik, teknologia berrien aroan bizi garen honetan, euskarak normalizazio prozesuari eutsi nahi badio bederen, erronka horri erantzun beharra dio. Horren lekuko izan dira mintegian zehar ezagutu ahal izan diren proiektu, euskarri eta aplikazio anitzak.
Gaurko testu honetan mintegian zehar eta mahai inguruan jasotako emaitza eta ondorioak biltzen saiatu naiz.
Euskararen egoera teknologia berriekiko aztertzeko garaian, Ahulezietatik abiatu ginen:
  1. Teknologien esparruan, hizkuntza nagusia ingelesa da. Honela, esparru honetatik kanpo, hizkuntza nagusi eta osasuntsuak direnak ere (gaztelera edo frantsesa, kasuko), teknologien esparruan hizkuntza gutxitu ari dira bilakatzen.
  2. Zer egin euskarak honen aurrean? Eta hizkuntza gutxituek?
  3. Bestetik, aplikazio, erreminta eta sistema teknologiko nagusiak, Japonek, EEBBek eta Alemaniak sortu eta komertzializatzen dituzte nagusiki, merkatu zabalean hedatu diren neurrian, leku gutxi laga dietelarik gainerako herrialdeei.
  4. Euskaraz, teknologia sortu da; edonola ere gazteak gara lan-esparru hau lantzeko garaian, eta beraz eskarmentu gutxi dugu. Honek, gehiegitan kalitate eskasaren sorrera ekarri du, kalitatearen aurrean lehentasuna sortzeak izan baitu.
  5. Merkaturatzeko ere arazoak ditugu, hedapena herrialde nagusien esku baitago.
  6. Honekin lotuta ageri da ere, merkaturatzeko, eta sortzeko ere neurri batean, estrategia definiturik gabe jardun dugula, momentuko beharrei erantzuten saiatuz.
  7. Sortzen duguna ere, barne-merkatuan ez da ezagutzera emanten ari; honela, erabiltzaile potentzial askok, jakin ere ez dakite zer ari den sortzen euskaraz edo euskararekiko aplikatuta.
Aukerak aldiz honen guztiaren aurrean anitzak dira:
  1. Euskara hizkuntza konplexua izaterakoan, aplikazio konplexuak sortu behar izan dira. Garatutako metodologia hau, beste hizkuntzetara aplika daiteke, ezagutzaren transferentzia bultzatuz batetik, eta merkaturatzea bilatuz bestetik.
  2. Lan bikoizketa ekidin behar da, eta horretarako ezinbestekoa da euskarazko teknologia ikerketa, sorkuntza eta garapenaren sarea osatzea.
  3. Ikerketa eta garapena maila pribatuan ari da egiten batez ere, eta honek asko garestitzen du ikerketa eta garapen prozesua (zer esanik ez hedapen prozesua). Administrazio publikoen babesa ezinbestekoa da, finantziazioari dagokionean bereziki.
  4. Garapenaren momentuan, estrategiak zeintzuk diren definitu behar dira aurrez, eta horretarako merkatu-tendentziak aztertu beharko dira: teknologien behatokia sortuko bada, honek tendentzien berri eman ahal izango digu, eta honetan oinarrituta, merkatuen beharrei erantzungo dien teknologiak garatzeko egoeran aurkitu ahal izango gara.
  5. Kanpo-merkatura atera behar da, gure espazio propioa sortuz: hizkuntza gutxituetarako baliagarria izango den metodologia esportatuz, eta sortzen ari garen teknologia hedatuz. Horretarako, ezinbestekoa izango da kalitatezko aplikazioak sortzea.
  6. Honekin lotuta ageri da Internet munduan euskarak eta hizkuntza gutxituek izan beharko duten garapena: transferentziak, elkar ezagutzeak, sorkuntza eta merkaturatzea bera gauzatu ahal izateko.
  7. Gizartearen erronka ere hemen bada: kultura digitalaren gizarte-kultura indartu beharra dago, zer ari den sortzen ezagutaraziz, eta sortzen ari dena erabiliz. Hemen, barne merkatuaz ari gara beraz, garatu eta sareratu beharreko beste ildoa baita hau.
(AINHOA BEOLA OLAZIREGI Eukal Herriko Unibertsitatearen XXII. Uda Ikastaroetako "Teknologia berriak eta euskararen erronka: hizkuntza gutxituen hedapena teknologia berrien bitartez" mintegiaren zuzendaria da eta ELHUYAR aholkularitzako kide)

martes, 9 de diciembre de 2008

Teknologia hezkuntzan

Bideo hau interesgarria iruditu zaigunez hemen eskuragarri jartzen dizuegu. Asko ikasi!





Eta hemen berriz gai berdinari buruzko beste bideo batzuk:

Teknologia berriei buruzko parodia: http://www.youtube.com/watch?v=ttIdqq1QVdc

Etorkizuneko hezkuntzari buruzko bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=Uppyy6eRcBQ

viernes, 5 de diciembre de 2008

Irakasgaien ordu banaketa

ZER EGIN DUGU?

Praktika hau hiru zati ezberdinetan banatua dago:

1) Lehenengo zatian, DBHko lehen zikloko irakasgaietan bost ordu gehigarri banatzea.

2) Ordu banaketa bati buruzko gure iritzia azaltzea.

3) Errefortzu orduak izeneko irakasgaia sortzeaz dugun iritzia ematea.

NOLA ANTOLATU DUGU LANA?

Eztabaida bat egin genuen galderak erantzuteko. Taldekide bakoitzak bere argudioak eta iritziak plazaratu zituen eta guztion artean, batzutan bozketa bidez, akordio batera iritsi ginen.

ARAZOAK?

Esan bezala eztabaidak sortu ziren taldekideen artean. Hasteko, erlijioa ikasgaiaren inguruan. Izan ere, ez baitgenekien zein eduki barneratzen zituen irakasgai horrek. Taldekide baten ustez, ikasgaiak etika barneratuko balu, astean eskainitako ordu kopurua egokia izango litzateke. Gauza bera, kristautasunean zentratu ordez, beste erligio batzuk ere jorratuko balitu, beste taldekide batzuen esanetan.

Tutoretzarekin ere eztabaida sortu zen batzuen ustetan irakasgai honi ordu gehiago eskaini beharko zitzaizkiolako. Ikasleak orientatzeaz gain, klaseko giroa hobetzen lagundu beharko luke tutoretzak (iradokizunak, bidaiak antolatu...).

Taldekide bat ordea, bere esperientzia txarra dela eta, tutoretza beharrezkoa ez dela zioen. Bere ustez, tutoretzarik ez balego, beste gai aberasgarriagoak landu beharko lirateke, etika adibidez. Arazo hau, borketa bidez konpondu genuen eta denon artean tutoretzari ordu bat gehiago ematea erabaki genuen.

Hurrengo arazoa plastika ikasgaiarekin sortu zitzaigun. Kasu honetan Arte Ederrak ikasi dituen teldekide bat izateak pisu handia izan du. Bere aburuz, gaur egungo hezkuntza sistema gehiago bideratzen da lan mundura eta ez ordea pertsonaren garapenera. Horregatik eman nahi zizkioten, berak eta beste batek, bi ordu plastikari.

Hirugarren bat dudan zegoen plastikari bi orduak eman edo ordu hauek plastika eta musikaren artean banatzearen artean. Izan ere, musikak ere pertsona garatzeko balio duela esaten baitzuen.

Azkenik, laugarren taldekide bat ez zegoen ados plastikari bi ordu oso ematearekin lan mundura begira jarriz ez zuelako natur, gizarte, etab. gisako asignaturak bezain garrantzitsu ikusten.

Beraz, akordio batera iristeko bost orduak ordu bateko saiotan banatu genituen eta, ahal zen neurrian, guztion gustura antolatu.

Beste bi ariketetan ez genuen arazorik izan erabateko adostasuna izan baikenuen.